Calle-9.com-en Orkatzi buruzko informazioa

•agosto 4, 2008 • Dejar un comentario

http://www.calle-9.com/atletas/beitiaorkatz.html

Anuncios

ORKATZ BEITIA vs AMETS TXURRUKA

•noviembre 12, 2007 • 1 comentario

ORKATZ BEITIA eta AMETS TXURRUKAren arteko lehia berdinketa teknikoan geratu zen.

Orain dela urte biko Zapato Azulean egindako apustu edo desafioa 100 metrotan izan arren, ikusleentzat politago eta parekatuagoa izango zelakoan, 120 metrotara luzatu zen desafioa, eta hala agertu ere karteletan.

Baina, ametsek egindako frogen ondoren, distantzi horretan erraz irabaziko lukeenez, 110 metrotara jaistea erabaki genuen.

Froga hasi, eta espero zen bezala Orkatz Beitiak nahiko abantaila atera zion hasierako metroetan, baina amets gero eta bizkorrago zihoan eta hala 100. metroan gutxi-gora-behera gainditu zuen Orkatz.

Hau ikusita, bigarren txanda bat egitea erabaki genuen, han zegoen jende pilak horrelako ekitaldi baten disfrutatzen jarrai zezan. Bigarren txanda horretan, desafioaren jatorrian komentatu zen bezala 100 metro egitea erabaki zen. Oraingo honetan ametsek ezin izan zuelarik Orkatz harrapatu 100 metroen barruan.

Horrela, Etxebarritar eta Ondarrutarren arteko lehia berdinketan geratu zela esan daiteke.

Desafioaren ondoren, Ametsen peñakoek hitzaldi polit bat antolatua zuten, Amets eta Orkatzez gain, Igor Romero eta Igor Anton txirrindulariak solasaldi alaian jardun zirelarik.

Ondoren afaria egon zen jai giroan, Ametsen urtebetetze eguna ondo bukatzeko.

ZORIONAK AMETS!

Bideoa prestatzen gabiltza eta laster ikusi ahal izango duzue BIDEOAK atalean

III. KALATRABA SPRINT EKITALDIA

•agosto 16, 2007 • Dejar un comentario

kalatraba3.jpg

ZILARREZKO DOMINA DONOSTIAN

•agosto 9, 2007 • Dejar un comentario

Ezin izan da urrezko domina lortu.

Adituek ziotenez Angel David Rodriguez zen faborito nagusia, baina Orkatzek lehia gogorra eman zion eta hortzak estuturik sartu ziren biak metan, Angel 10,41 denboran eta Orkatz 10,48 denboran. Denbora horrekin Orkatz ezin izango da Osakan izango den munduko txapelketan izan, dena den urte oso ona egin duela esan genezako, Sevillan pista estaliko txapelketan brontzea lortuz eta Donostian aire libreko txapelketan zilarra lortuz.

 Zorionak Orkatz!

BRONTZEZKO DOMINA SEVILLAN

•febrero 19, 2007 • Comentarios desactivados en BRONTZEZKO DOMINA SEVILLAN

Ezin izan du bere markarik onena hobetu, baina brontzezko domina Ondarrurantz ekarri du Orkatzek Sevilla aldetik.

6’75” eko markarekin, bere markatik 2 ehunekotara (6’73”) geratu zen Orkatz larunbatean Sevillan ospatu zen Espainiako pista estaliko txapelketako finalean.

Irabazlea, Angel David Rodriguez “Pajaro” izan zen 6’70”ekin eta bigarren geratu zen Ivan Mocholi 6’73”rekin.

Korrikalari bi hauek kalatrabako sprint txapelketan izan ziren 2006-VIII-17an eta Orkatzekin batera hiru faborito nagusiak ziren. Egunean zehar, hirurak maila altu batetan zeudela erakutsi zuten eta finalerako faborito nagusiak zergatik ziren azaldu zuten bai goizeko kanporaketetan, zein arratsaldeko finalerdietan.

Lanak eginda zeuden beraz finalerako eta egunik onena zuenak irabazi behar zuen. Hori Angel D. izan zen eta txapela berak eraman zuen. Baina han geuden Orkatzen Peñakoak eta familia oso pozik geratu ginen Orkatzek egindako txapelketarekin.

Zorionak Orkatz !!

Aire libreko Espainiako txapelketa aurten Donostian izango dela kontutan izanda, Peñakook zerbait berezia prestatzen hasiko gara. Albiste gehiago izango dituzue hemen eta Ondarroan zehar jartzen jarraituko dugun karteletan.

ESPAINIAKO TXAPELKETA PISTA ESTALIAN

•febrero 16, 2007 • Dejar un comentario

Bihar, Otsailak 17 Espainiako txapelketa ospatuko da Sevillan.

Bere marka hobetzeko asmoarekin doa Orkatz txapelketa horretara, dominaren bat ateratzeko asmoarekin.

Goizez hasiko dute lehia 60 metrotako korrikalariek, lehenengo kanporaketarekin.
Arratsaldez, 17:00ak aldean izango dira finalerdiak.
Eta 18:45ak aldean finala (espero dugu Orkatz bertan izatea)

Ikusgai izango da lasterketa TVE2 katean.

Informazio gehiago www.rfea.es orrian.

Ranking-an nola dagoen, eta errekorrak DATUAK orrian dituzue.

EUSKADIKO TXAPELDUN

•febrero 11, 2007 • Comentarios desactivados en EUSKADIKO TXAPELDUN

Atzo, 2007ko Otsailak 10, Orkatz euskadiko txapelketan garaile suertatu zen berriro ere.

60 metrotako lasterketan, bere markatik hurbil geratu eta euskadiko txapelketa irabazi zuen. 6’78” denborarekin badirudi ez zela oso pozik geratu eta datorren larunbatean, Sevillan ospatuko den espainiko txapelketan, bere marka hobetzeko beste aukera bat izango du. Argazkiak dituzue ikusgai ARGAZKIAK atalean

Ea zortea duen eta lasterketa on batek irtetzen dion.

Zorten on Orkatz zure lagunen partez.